Ir al menú de navegación

[S] Ir al contenido




Participa

Helburuak

Zein helburu proposatzen ditu modernak nafarroaren etorkizunerako?

Oparotasun handiagoa
Bizi-kalitate handiagoa
Iraunkortasun handiagoa

PER CAPITA BPG

Nafarroa, per capita BPGri dagokionez, Europako lehen 20 eskualdeen artean kokatzea, eta aberastasuna modu bidezkoan banatzea.
Hori erdieste aldera, MODERNAren cluster bakoitzetik, produktibotasunaren, enpleguaren eta nazioartean lehiakortasunaren hazkundearen alde egiten da eta, ondorioz, hobekuntza teknologikoak, giza kapitalaren garapena garatzea eta produktibotasun handiagoko sektore berrietan apustuak egitea proposatzen da.

GIZA GARAPENA

Nafarroa Giza Garapenaren Indizean (GGI) Europako lehen 10 eskualdeen artean kokatzea.
Kalitate goreneko osasun arreta eta hezkuntza-sistema bikaina Nafarroaren indargune handiak. Horiek mantentzeko eta areagotzeko helburuarekin, MODERNA planak aberastasuna sortzea bizi-kalitatera bideratzen du eta giza garapena sustatzen du cluster guztietatik eta, baita berariaz ere, Hezkuntzarako, Talenturako eta Giza Kapitalerako eta Osasun Zerbitzuetarako sektoreko apustuetatik.

INGURUMENAREN IRAUNKORTASUNA

Nafarroa Europako lehen 20 eskualdeen artean kokatzea iraunkortasunari dagokionez.
MODERNAren cluster guztietan etengabean aintzatesten dira ekonomiaren iraunkortasuna eta Nafarroako etorkizuneko belaunaldientzat ingurunea zaintzea. Horretaz gainera, ahaleginak funtsean berdeak diren sektore eta jardueratan (energia berriztagarriak, ibilgailu iraunkorrak, nekazaritzako elikagaien industriak, eraikuntza iraunkorra, ingurumena eta hondakinak, eta turismo iraunkorra) biltzen dira.


© Moderna Navarra. Avenida Carlos III, 11 - 1o dcha. 31002 Pamplona. T. +34 948 206 776 - info@modernanavarra.com